XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
9) AMP ziklikoaren kopurua txikiagotzea.
Zelula transformatuek, gehienetan, zelula transformatugabeek baino AMP zikliko gutxiago izaten dute.
10) Plasminogeno-aktibatzailearen jariapen-gehikuntza.
11) Aldaketa kromosomikoak.
Ondoren tumore-sortzaile eta zelula-transformatzaile diren birus familia garrantzitsuenak ikusiko ditugu.
Erretrobirusak dira oilo, txori, sagu, katu, ganadu eta tximinoengan leuzemia, linfoma eta beste zenbait sarkomaren sortzailerik garrantzitsuenak.
Ezaguna da, esaterako, Epstein-Barr-en Birusak (EBB) Burkitt-en linfomarekin eta nasofaringeko kartzinomarekin lotura baduela.
ADN-dun birus hauek ere kantzerrarekin lotuta daude eta urte askotan Polyomavirusek gizakiongan tumoreak sor zitzaketelako garrantzi handia zeukatela uste izan bada ere, ez du ematen hori horrela denik eta gaur egun arreta gehiago eskaintzen zaie Papillomavirusei, zeren azken hauek sortutako enorrak edo garatxak kartzinoma izatera hel bait daitezke, hala animaliengan nola gizakiongan.
Atal honetan ezbairik gabe B hepatitisaren birusa (BHB) da garrantzi handiena duena.